euskaraespañol

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Etxebizitzaren krisia: bizitegi-arazoa hiri-eremuan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/05, 15:30

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Martxoaren 5ean, asteazkenez, 15:30ean, “Etxebizitzaren krisia: bizitegi-arazoa hiri-eremuan” izeneko saio irekia egingo da, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailaren Gizarte Zientzietako Ikerketa Ereduak eta Arloak (MAICS) masterrak antolatuta. Hitzaldia Enrique Antolín Iria Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle titularrak emango du.

Saioan, gaur egun hiri-eremuan bizi dugun bizitegi-krisia aztertuko da, bai eta administrazio publikoetatik arazo horri aurre egiteko ematen ari diren erantzunak ere.

Enrique Antolín Iria (Bilbo, 1961) Soziologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du; besteak beste, I+G+B proiektu honetan: “Influencia de los cambios en los regímenes de producción y acceso a la vivienda en la reestructuración social de las grandes ciudades españolas” (CSO2017-83968-R). Hainbat liburu, liburu-kapitulu eta artikulu zientifikoren egilea eta egilekidea da, batez ere hiri-eraldaketari, etxebizitza-politikei, desberdintasunari eta bizitegi-segregazioari buruzkoak.

Saioaren programa

• Ekitaldiaren aurkezpena, MAICS masterraren antolatzaileen eskutik.
• Enrique Antolín Iriaren hitzaldia.
• Galdera-erantzunen eta eztabaidaren tartea.

EHUko abesbatzaren emanaldia.

Harremanetarako datuak