euskaraespañol

Redes sociales campusa

Europar Batasunari buruzko hitzaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2022/04/26 Noiz arte: 2022/04/27

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Apirilaren 26 eta 27an, asteartea eta asteazkena, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, jardunaldi bat izango da ‘Europar Batasunari buruzko Elkarrizketak’ lelopean, Europagune, EHUgune eta Gernika Gogoratuz-ekin elkarlanean antolatutako Kultura eta Bakeari buruzko XXXII. Jardunaldien baitan.

Antolatzaileen esanetan: “Badirudi Europar Batasunak atzean utzi dituela Agenda 2030 eta Nazio Batuen erakundearen Bakearen, Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko konpromisoak bere ekintzaren eta kanpo-politikaren erdigunean kokatzen zituen balio liberalak, eta errealismo politikoaren eta Batasunaren eta bere Estatu kideen interesen defentsan oinarritzen diren ekintzen alde egin du. Europagune, EHUgune eta Gernika Gogoratuz-en jardunaldi hauetan, aldaketa geopolitiko berriak eta Europar Batasunak Ukrainako gerran eta Afrikako kontinentearekin dituen harremanetan duen zeregina jorratuko dira.”

EGITARAUA

Apirilak 26. 15:30 – 19:30

Geopolitika eta EB-Afrika harremanak: migrazioak eta gatazkak

-TOMBES DE SORRA “HONDARREZKO HILOBIAK” dokumentala eta hizketaldia Hibai Arbide kazetariarekin, Muzungu ekoizpenak.

-Bakearen eraikuntza eta giza eskubideak. Europar Batasunak Afrikan egin dituen migrazio-politiken krisiaren inguruko gogoeta feministak, Itziar Ruíz-Giménez, GEAko eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

-Gerra eta bakearen eraikuntza Cabo Delgadon, Mozambiken. Europar Batasunaren eginkizuna Teresa Cunha, CESeko ikertzailea. Coimbrako Unibertsitatea.

Elkarrizketak: Jokin Alberdi, UPV/EHU eta Gernika Gogoratuz.

Apirilak 27. 10:30 – 14:00

Geopolitika. Europar Batasuna eta Ukrainako gerra

-Ukraina, dirudiena baino konplexuagoa den gatazka. Hibai Arbide. Kazetaria, Muzungu ekoizpenak.

-Europako gizarteen indarkeriazkoa ez den ekintza eta erresistentziak Ukrainako gerran, Ana Villellas, Escola Cultura de Paueko ikertzailea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

-“EBren harrera-politika XXI. mendean, Afganistandik Ukrainara” Víctor Pozas, Hegoa, UPV/EHUko irakaslea eta LGEA OEEko aktibista.

-Generoa, Bakea eta Segurtasuna, María Villellas, Escola Cultura de Pau, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikertzailea eta Espainiako WILPFeko zuzendari ordea.

Aurkezlea: Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz.