-
EHUko bi ikertzaile gazte saritu ditu Espainiako Patenteen Bulegoak
-
EHUk azpimarratu du USaPen ebaluazio- eta berrikuspen-sistemak normaltasunez funtzionatu duela
-
EHUk zehaztu du USaPen prozesu osoa Eusko Jaurlaritzarekin batera garatzen dela
-
Toponimia: egiazko adierazle geografikoa
-
Ekoizpen zientifikoan unibertsitatea nola aipatu arautu du EHUk
Euskadiko IX. Geografia Olinpiada
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/30
Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean, burutu zen Euskadiko IX. Geografia Olinpiada, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila lankide dela.
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan batxilergoko 2. ikastaroan matrikulatuta, Geografia ikasgaia ikasten duten ikasleek hartu zuten parte.
Egindako proben ondoren, Adrián Gamazo Cabellok, Vitoria-Gasteizko San Prudentzio Ikastetxekoak, lortu zuen lehen postua, eta haren atzetik geratu ziren Peio Bravo Navarro, Gasteizko Los Herran Institutukoa, eta Mikel Munarriz Ubis, Gasteizko Corazonistas Ikastetxekoa. Ikastetxeka, Bilboko Eskolapioak ikastetxeak lortu zuen garaipena.
Geografia Olinpiadaren helburua da ikasleen interesa sustatzea diziplina zientifiko horrekiko. Geografiak lotura estua du lurraldearekin eta laguntzen digu inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.
