-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Euskararen Historiari Buruzko Nazioarteko I. Biltzarra
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/11/25 Noiz arte: 2025/11/27
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Azaroaren 25etik 27ra, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako Campusean Euskararen Historiari buruzko Nazioarteko I. Kongresua egingo da, ‘Testuak eta aldaerak aztergai’ izenburupean. EHUren Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko Monumenta Linguae Vasconum ikertaldeak antolatuta, Letren Fakultatean eta Micaela Portilla Ikergunean izango ditu egoitzak.
Mende honen lehenengo laurdena emankorra izan da euskararen historiaren ikerketan, eta hainbat aurrerapen izan da hala testuen edizioan nola dialektologia historikoan eta hizkuntzaren berreraiketan. Euskara aztergai duen hizkuntzalaritza historikoa ikuspegi teoriko berrietan barneratu da, eta, aldi berean, testu aurkitu berriek ere ahalbidetu dute gure jakintzan sakontzea. Bi alderdi horiek aurrerapauso handiak ekarri dituzte euskararen historiaren ulermenean.
Tradizio iraunkor gisa sendotzeko asmoa duela, kongresu honek alor horietan egindako ekarpen berrienak biltzea du helburu. Inaugurazio edizioak nabarmen azpimarratuko ditu dialektologia historikoa eta testu azterketak, eta antzeko beste arlo batzuetako ikerketak ere hartuko ditu.
Bertan izango dira, besteak beste, José Ignacio Hualde University of Illinois Urbana-Champaign (UIUC) unibertsitatekoa, Juan José Larrea, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, ikertzaile independenteak eta Eusko Ikaskuntzako, Onomastika Elkarteko eta Nafarroako LABRITeko kideak. Bost herrialdetako hamahiru unibertsitatetako ikertzaileen berrogei bat ekarpen aurkeztuko dira.
Kongresu honek Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesa du.
Informazio zabalagoa bere webgunean.