Antzerkia: Cromlech
Noiz eta non
2022/10/27, 18:30
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, urriaren 27an, 18:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, Evaren Alabak antzerki talde tolosarrak ‘Cromlech’ antzezlana aurkeztuko du. Emanaldia EHUkultura Gipuzkoak antolatu du.
Sarrera librea da.
Cromlech Evaren Alabak taldearen bigarren proiektua da, berriz ere antzerki formatuan aurkezten dena. Familiako aita hil ondoren, hiru emakume, ama bat eta bi alaba berriz elkartu dira. Ezer ez da gauza bera izango bilera horren ostean. Familiaren sekretuak agertzen joango dira, eta horrek gaizki ulertuak, harridura eta errua eragingo ditu. Hala ere, egorea honek ikusleaeen barrea eragingo du.