-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
Ama izateak eragin handiagoa du osasunean aita izateak baino
-
EHU sinkrotroi teknologiaren potentziala aztertzen ari da ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko
-
Bizkaiko Esperientzia Geletako mikrokredentzialek harrera bikaina izan dute
-
Nutrizio heziketak osagarrien eragina biderkatzen du
Farmazia Fakultateko graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/10/28
Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Francisco Vitoria Auditorioan egin zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko 2023-2024 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia.
Eva Ferreira García UPV/EHUko errektorea izan zen ekitaldiko buru, Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzia eta Manoli Igartua Olaechea, Arabako campuseko errektoreordea ere lagun zituelarik. Hauekin batera izan ziren bertan Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Elkargoen Kontseiluko presidentea, Carmen de Vega Castaño, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren Elkarteko idazkaria (ACTAE/EEZTE), Mª José Ibáñez Rozas, Euskadiko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko idazkaria (CODINE/EDINEO), Daniel de Luis Rabadán, IZE-Euskadi Ingurumen Elkarteko kidea, eta Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.
Imanol Gonzalez Burguera irakasleak eskainitako hitzaldiaren ondoren, diplomak eman zitzaizkien espediente onena izandako ikasle tituludunei eta gainerako ikasleei, bai eta UPV/EHU-Novaltia ikasgelak babestutako Farmazia fakultateko GrAL/MAL onenen sariak eta UPV/EHU i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelaren gaiarekin lotutako GrAL onenaren saria ere.
