-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/27
Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko María de Maeztu Auditorioan egin zen Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Farmazia Fakultatean 2024-2025 ikasturtean titulatutako ikasleak graduatzeko ekitaldia.
Ekitaldiaren buru Ixone Fernández de Labastida Medina Arabako Campuseko errektoreordea izan zen eta lagun izan zuen Itziar Fernández Villanueva, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Komunitateko Arreta eta Zaintza zuzendaria. Ondoen izan ziren Izaro Oyarbide Mendicute, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko kidea, Carmen de Vega Castaño, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren Elkarteko idazkaria (ACTAE/EEZTE), eta Mª José Ibáñez Rozas, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkarteko presidentea (CODINE/EDINEO), bai eta Mirari Ayerbe Díaz ere, EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.
Itxaso Garcia Orue irakasleak emandako hitzaldiaren ondoren, diplomak eman zitzaizkie espediente onena zuten ikasle tituludunei, bai eta UPV/EHU-Novaltia gelak babestutako Farmazia fakultateko GRAL/MAL onenen sariak eta UPV/EHUko Medikuntza Pertsonalizatuko Gelaren gaiarekin lotutako GRAL onenaren saria ere.
2024-2025 ikasturtean 208 ikasle graduatu ziren titulazio ezberdinetan: 99 Farmaziako graduan, 20 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 43 Ingurumen Zientzietako graduan, 38 Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan eta 8 Farmazia + Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan.
Bestalde, 24 ikaslek Elikagaien Kalitate eta Segurtasuneko masterra lortu zuten, 21ek Auzitegiko Analisikoa, 3k Nutrizio eta Osasunekoa eta 2k Enologia Berritzailekoa.
