euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kongresua

Foundation for Endangered Languages-en XXIX. nazioarteko biltzarra

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/10/22 Noiz arte: 2025/10/25

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Letren Fakultateak FEL XXIX 2025 Nazioarteko Kongresua hartuko du, edizio honetako titulua ‘GJH galdua.Arriskuan dauden hizkuntzak eta Garapen Jasangarria’ izanik. Jarduera EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak eta Foundation for Endangered Languages fundazioak antolatu dute.

Kongresuak hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta iraunkortasunaren arteko loturak izango ditu hizpide. Arreta berezia jarriko da Nazio Batuen 2030 Agendan, ez baita bertan hizkuntza aniztasunaren sustapenaz eta hizkuntza gutxituen biziberritzeaz aipamenik egiten. Aitzitik, kongresuan aurkeztuko diren lanetan desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen biziberritze prozesuen eta garapen iraunkorraren arteko askotariko loturak landuko dira.

Kongresuak nazioarteko bi hizlari nagusi izango ditu: Lenore Grenoble (University of Chicago) eta Marleen Haboud (Pontificia Universidad Católica del Ecuador). Biek ala biek esperientzia luzea dute munduan zehar gutxituetan hizkuntzen biziberritzea ikertzen eta bultzatzen. Halaber, kongresuan Aitor Aldasororen (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea) eta Asier Aranbarriren (Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialeko eta 2030 Agendako zuzendaria) hitzaldiak izango dira. Hitzaldi hauen helburua izango da Euskal Autonomia Erkidegoan Nazio Batuen 2030 Agendan kultura eta hizkuntza aniztasuna integratzeko egin den lana aurkeztea.

Informazio gehiago esteka honetan.