euskaraespañol

Redes sociales campusa

Europear finantziazioa milioika 'made in Donostia' den ideia bat garatzeko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/03

CFMko ikerlaria eta SUPERTED proiektuko kidea den Sebastian Bergeret. Argazkia: CFM

Europear komisioak, Fet Open (Future Emerging Technologies) programaren barruan, hiru miloi euroko diru laguntza eman dio SUPERTED ikerketa patzuergoari, supereroaleen estruktura hibridoetan eta imanetan oinarritutako erradiazio elektromagnitikoko sentsore ultrasensibleak garatu ditzan.

Patzuergo honetan Materialen Fisika Zentroko (CFM, CSIC-UPV/EHU zentro mixtoa) ikerlariak daude, CNRko (Pisa, Italia), CNRS Néel instituko (Gernoble, Francia), Jyväskylä Unibertsitateko (Finlandia) ikerlari eta Bihurcrystal empresa teknologikoarekin batera. Taldea fisikari teoriko, zein gainazaleko fisikari, nanofisikari eta supereroaleetan adituek osatzen dute.

Europako oinarrizko ikerketaren Champion Leaguea

Europar batasunak ideia berriak zein etorkizuneko teknologiak garatzeko diru laguntza eskaintzen du FET Open programaren bidez. Zientzia eta teknologiaren ikerketa eta berrikuntzan lehenengo urratsak emateko sortu zen, ideien berritasuna eta arrisku maila baloratzen direlarik.

Horrela aurkeztutako proposamenak guztiz originalak eta helburuetan arrisku maila altukoak izan behar dira. Pasa den urtean aurkeztutako 1323 proiektuetatik %6a bakarrik hautatuak izan ziren, SUPERTEDek selekzio prozesu zorrotz hau gainditu zuelarik.

CFMko ikerlaria den Sebastian Bergeret eta Tero Heikkilä Jyväskylä unibertsitateko katedradunak sistema supereroaleetan izugarrizko efektu termoelektrikoa aurreikusi zuten kalkuluen bitartez. SUPERTED proiektuak efektu honetan oinarritutako sentsore termiko berrien garapena du helburu nagusia eta horretarako lau urtez luzatuko dira ikerketa eta diseinu praktikoa.    

Diseinatu beharreko gailu berriak alde batetik gaur egun erabiltzen diren sentsoreen berotzeak dakartzan arazoak ekiditea eta, bestetik detektagailu multzo handiak eraikitzeko prozesua erraztea espero da. 

Arkatza eta paperetik sateliteetara

SUPERTED garatzeko idei berritzaile hau ustekabez jaio zen guztiz teorikoa zen kolaborazio baten baitan:

"Material magnetikoekin kontaktuan dauden material supereroaleen garraio elektronikoa ikertzen ari ginela, gure formulen artean ezusteko eta izugarrizko efektu termoelektrikoa azaldu zen”  dio Sebastian Bergeretek.

Termoelektrizitatea, zenbait gailuek beroa energi elektrikoan bihurtzeko daukaten gaitasuna da. Bergeret eta Heikkilän kalkuluen arabera, efektu termoeletriko hau itzela bihurtuko litzateke baldintza idealetan.

Aurresan teoriko honen desafiorik handiena supereroaleak diren xafla metalikoen eta isolatzaile magnetikoen arteko kontaktu oso garbiak lortzea da eskala atomikoan. Erronka benetan latza materialen ikerketarako. Hauxe da hain zuzen ere CFM-ko ikerlaria den Celia Rogeroren taldea sartzen den puntua, gainazalen ikerketan adituak bait dira.  "SUPERTED sentsoreen garapenean parte hartzea hasieratik interesatu zitzaigun. Hazkundea atomoz atomo kontrolatu behar da,  gure taldearen trebezia probatzeko aukera paregabea delarik”. Material hauen ekoizpenak aplikazio zuzena eduki ditzake termometrian edo eta ordenagailu kuantikoen RAM memorien diseinuan.

"Papera eta arkatz hutsetik jaiotzen den ideia bat egiazko gailu batean transformatzea esperientzia paregabea da ikerlari teoriko batentzat” komentatzen du Sebastian Bergeretek.

CFMko ikerketa taldeek Europar Batasunetik 800.000 euro jasoko ditu datozen urteetan, diru laguntza horretatik gehiena proiektua aurrera ateratzeko pertsonalaren kontratazioan inbestituko delarik.