-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Gipuzkoako Esperientzia Gelen diploma banaketa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/26
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Esperientzia Gelen XXIII promozioko ikasleek (55 urtetik gorakoak) bere diplomak jaso zituzten. Gipuzkoako Campusako errektoreorde Juana Goizueta Vértiz eta Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendari Gabriela Chotro Lerda ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Beñat Sarasola Santamaría Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak ‘La IA y la escritura literaria: Incertidumbres y reflexiones’ izeneko hitzaldia eskaini zuen. Ekitaldian Lourdes Goitia Barrenak y Francisco Huarte Carriquek 4. mailako ikasleen ordezkari gisa parte hartu zuten ere. Ekitaldiari amaiera eman zion Cum Jubilo abesbatzak. Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua 55 urtetik gorakoentzako, 4 urteko titulua da eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Bertan, jakintza-arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira, hala nola, artea, historia, hizkuntza, osasuna, filosofia eta abar.
