-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
Ama izateak eragin handiagoa du osasunean aita izateak baino
-
EHU sinkrotroi teknologiaren potentziala aztertzen ari da ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko
-
Bizkaiko Esperientzia Geletako mikrokredentzialek harrera bikaina izan dute
-
Nutrizio heziketak osagarrien eragina biderkatzen du
Graduazio ekitaldia Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/04
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan egin zen Arabako Campuseko ikastegi horretako 2021-2022 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia. Ikasturte horretan, guztira, 166 ikasle graduatu dira.
Titulazio bakoitzeko espedienterik onenaren sariak ere banatu ziren, eta Sankyo Desarrollos Técnicos S.L. enpresa aintzatetsi zen, eskolarekin izandako lankidetzagatik.
Manoli Igartua Olaechea Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordea izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan izan ziren Ramiro González, Arabako diputatu nagusia, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Miren Artaraz Miñón, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Inés Gómez, Sankyo Desarrollos Técnicos S.L.ko Finantza zuzendaria, eta Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda, Eskolako zuzendaria.
