euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gure txokoak: Topaleku eta atsedenleku bat

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/28

Alberto Díaz de Junguitu, Arkitektura Eskolaren aurreko berdeguneko terrazan eserita. Atzean, Enpresa eta Ekonomia Fakultatea. | Argazkia: UPV/EHU

"Beste txoko batzuk, bukolikoagoak edo ikaragarriagoak, lehenago etorri zitzaizkidan burura, baina ziur nago asmatu dudala nire hautaketan. Arkitektura eta Magisteritzarekin (ez naiz izen berrira ohitu) komunikatzen gaituen lorategi ederraren mutur batean, terraza apal hau dago, egunero kafea eta atsedenaldia eskaintzen dizkiguna. Hemen negar baino askoz gehiago egin dut barre, udaberriak leialki iragartzen duen mimosa elurretan eta loretan ikusi dut, hurrengo klaseko edo bilerako notak errepasatu ditut eta amets ere egin dut. Baina, nire txokorik kutunena bada, ez da bere edertasun eta apaindurengatik, goizero bertan lagundu nautenengatik baizik. Eskerrik asko!"

Hau Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekonomia Aplikatua Sailaren irakasle Alberto Díaz de Junguituren leku gogokoena da eta maiz bisitatzen du. Aurreko lerroen egilea ere bera da.

Nola iritsi: 43°18'42.6"N 2°00'36.3"W