euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gure txokoak: Musika gelako isilpeko altxorra

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/29

Xabier Murelaga
Xabier Murelaga. Argazkiak: Tere Ormazabal. UPV/EHU

Gutxi batzuek dakite Euskal Herriko Unibertsitateak ikastetxe nagusi bat daukala. Gure Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusia Bilboko San Inazio auzoan kokatuta dago. 1976an ireki zenean neskentzako egoitza zen, 11 urte beranduago UPV/EHUko ikastetxe nagusi bihurtu zen. Hasiera hartan kapera eta guzti zeukan, eta kaperak, bere beiradura. Beiradura harrigarria. Jose María Muñoz apaiz barakaldarra (1930-1997) da egilea. Era askotako artelanen sortzailea, tradiziotik hurbil zengoen figuraziotik abangoardia plastikoetara mugitu zen, eta marrazki, pintura, eskultura eta abar sortu bazituen ere, Bizkaiko eliz askotan ikus daitezkeen beiraduretan nabarmendu zen: Urkiolako santutegian, Bakioko parrokian, Algortako trinitarioen elizan, Busturiako Axpeko parrokian, Derioko apaiztegian…  

Eta Unamuno Ikastetxeko kaperan. Gaur kapera hori musika gela da, eta egun eguzkitsuetan zaila da jendea harrituta ez geratzea kolorez beteriko altxor ezkutu hau ikustean. 

Hauxe da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologiako irakasle eta Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiko zuzendari Xabier Murelagak aukeratutako txokoa. 

Nola iritsi43°16'35.7"N 2°57'35.1"W