euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Handira Jo 2025eko irabazleen sari emanaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/12/17, 12:00

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zitek ekintzailetza-programak Handira Jo sariaren hirugarren edizioa antolatu du, doktorego-tesia egitean ikerketa-taldeetan sortutako I+G+B emaitzetatik eratorritako ekimen ekintzaileak eta berrikuntza sustatu eta aitortzeko helburuarekin. 

Lehiaketaren helburu espezifikoen artean daude unibertsitateko ikerketa eta teknologiatik eratorritako produktu edo zerbitzuek enpresa berriak sortzeko izan dezaketen aukera identifikatzea, unibertsitateko kideen artean enpresa-kultura sustatu eta zabaltzea, unibertsitatearen ahalmen berritzailea baliatzea bestelako enpresa-ideiak sortzeko, eta lan munduan sartzeko formula berriak bultzatzea, enpresa-sarea dinamizatu eta berritzeko funtsezkoak izango direnak. 

Sari-banaketako ekitaldia abenduaren 17an, asteazkenean, egingo da, eta enpresa bihurtzeko aukerarik handiena duen doktorego-tesia sarituko du. 

Ekitaldian, irabazleek gehienez hiru minutuko aurkezpena egin ahal izango dute, beren proiektua eta ikerketaren emaitzak publikoarekin partekatzeko. 

Lehen saria 5.000 eurokoa izango da; bigarrena, 4.000 eurokoa; eta hirugarren sariak bi izango dira, 2.000 eurokoak. Tesi sortzaile eta berritzaileenari emango zaion Accesit bat ere egongo da, 2.000 eurokoa. 

Informazio guztia: https://zitek.eus/eu/2025/11/04/handira-jo-2025eko-irabazleen-sari-emanaldia/