-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
-
Kantauri itsasoa, energia berriztagarrietarako entsegu-eremu ezin hobea
‘Hiri baratze ekologikoak’ ikastaroa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/24
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Zabalik dago jada Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa koordinatzen duen UPV/EHUko irakasleek antolatutako ‘Hiri Baratze Ekologikoak’ ikastaro berrirako izena emateko epea, Kiribilore Permakultura hiriko nekazaritza ekologikoa sustatzen duen elkarteak eskainita.
Ikastaroa irekita dago hiriko nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsona guztientzat, baina unibertsitate komunitateko kideek lehentasuna izango dute izena ematean.
Izena emateko azken eguna martxoaren 24a da.
Ikastaroari buruzko informazio guztia Baratze ekologikoaren webgunean kontsulta daiteke.
Izena emateko formulario hau bete behar da.