-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Hitzaldia: ‘1969: el año en el que llegamos a la Luna e inventamos Internet’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/12/18, 19:00 - 00:00
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
‘1969: el año en el que llegamos a la Luna e inventamos Internet’ (1969: Ilargira iritsi eta Internet asmatu genuen urtea) izenburuko hitzaldiak 60ko hamarkadari dagozkion bi gertakari horien errepasoa egingo du eta Javier Pedreira “Wicho”, A Coruñako Museo Zientifikoen Informatika arloko arduraduna eta Microsiervos blogeko zientzia-dibulgatzaileak emango du.
Ekitaldi hau Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilero ezagutza zientifikoa sustatu eta ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago.
Guztietarako sarrera librea eta doakoa da aforoa bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, abenduaren 13tik aurrera. Gonbidapenak goizez zein arratsaldez jaso daitezke, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera.
Esan behar da, bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dute KulturguneaTB bitartez.