euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Hitzaldia: Boccia barrutik. Kirol paralinpikoa baino askoz gehiago

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/24, 12:30

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Kirolaren Europako Astearen barruan antolatutako jardueren barruan, Gipuzkoako Campusean hitzaldi bana antolatu dira paralinpiar kirolari buruzkoak. Lehena, asteazkenean, irailaren 24an, 12:30ean, EHUko Carlos Santamaría Zentroko 7. gelan, Donostian, izango da.

Javier Camacho González Espainiako Selekzioko teknikari eta Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioko Bocciako koordinatzaileak eta Gorka Villar Marcelino OSTADAR, S.K.T.ko Bocciako jokalariak emango dute hitzaldia.

Izenburua: ‘Boccia barrutik. Kirol paralinpikoa baino askoz gehiago’.

Bertan bocciak kirol gisa dituen oinarrizko alderdiak eta alderdi orokorrak ezagutaraziko dira, eta aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko boccia tresnaren ideian sakonduko da.

Hitzaldiaren ondoren, kirola nola egiten den eta probatzeko aukera izango da.

Sarrera irekia eserleku guztiak bete arte.