Kirolaren Europako Astea (Irailaren 23tik 30era). Gipuzkoako Campusa
Aurten ere, Gipuzkoako Campusak bat egingo du Europako Kirol Astearekin, EHUn jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko kanpaina martxan jarriz, Unibertsitateko Kideei zuzendua (EHUko ikasleak, IRI, TEKAZEL) irailaren 23an, 24an eta urriaren 1ean programatutako jarduerekin:
Kirol Eguna Gipuzkoako Campusean
Hainbat guneetan antolaturiko kirol jarduerak kirol modalitate ezberdinak praktikatu ahal izateko.
- DATA: Asteartea, Irailak 23
- ORDUTEGIA: 10:00 - 14:00
- LEKUA: Gipuzkoako Campusean
| ORDUTEGIA | JARDUERA | LEKUA |
|---|---|---|
| 10:00 – 14:00 | Remo Indoor. | Aularioko aterpean (I. M. Barriola) |
| 10:00 10:30 11:00 |
JUMPING FITNESS (20 minutuko 3 saio) Aurre izen-ematea (ordutegia aukeratu) |
Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parkea) |
| 12:00 – 13:15 | YOGA (1 masterclass) Aurre izen-ematea |
Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parquea) |
| 10:00 – 14:00 | SURF MEKANIKOA | Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parquea) |
| 10:00 – 14:00 | LASER TAG | Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parquea) |
| 10:00 – 14:00 | GIZA FUTBOLINA | Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parquea) |
| 09:30 – 14:00 | MAHAI-TENISA (erabilera librea) | Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parquea) |
| 10:30 – 14:00 | BOLEIBOL (erabilera librea) | Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parquea) |
| 10:30– 12:30 | HERRI KIROLAK | Aulario aurreko belardian (Miguel Unamuno parquea) |
| 9:00 - 13:00 | PADELA / TENISA | EHU Instalakuntzak Ondarreta Pasealekua, 22. (Ate irekien jardunaldia. Padeleko bi pista eta teniseko pista bat. Material-mailegua barne) |
Informazioa eta izen-emateak
- Aurretiko izen-emateak (irailaren 8tik 23ra): Kirol zerbitzuko web orrian (bakarrik Jumping Fitness eta Yoga –rako).
- Egunean bertan: Kirol Zerbitzuko karpan (belardian).
- Jarduerak egiteko arropa eta oinetako egokiak eramatea gomenzatzen dizuegu.
Hitzaldia: Boccia barrutik: kirol paralinpikoa baino askoz gehiago
Hitzaldi honetan, bocciaten oinarrizko alderdi orokorrak ezagutuko ditugu, kirol gisa, eta nola erabil dezakegu boccia aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
Hitzaldiaren ondoren, kirolaren praktikaren erakustaldia egingo da, eta probatzeko aukera izango da.
- HIZLARIAK:
- Javier Camacho González, Espainiako Selekzioko Teknikaria eta Kirol Egokituaren Euskadiko Federazioko Bocciako Koordinatzailea.
- Gorka Villar Marcelino, OSTADAR, S.K.T.ko Bocciako jokalaria
- DATA: asteazkena, irailak 24
- ORDUTEGIA: 12:30 - 13:30
- LEKUA: Carlos Santamarina zentroa. Auditorium. Elhuyar Plaza 2.
- AURRE IZEN-EMATEA: irailaren 8tik, 24ra arte.
- KREDITUAK: 0,5 kreditu 3 hitzaldi-tailerretara joateagatik
- Izena eman aurreko pertsonek lehentasuna izango dute.
Hitzaldia: Eseri nire aulkian eta ondo pasa!
Bera Bera Kirol Klubak, gurpil-aulkiko saskibaloi-hastapeneko eskola baten arduradunak, hitzaldia emango du, kirol ezezagun eta dibertigarri honetara hurbiltzeko.
Hitzaldiak ordubeteko iraupena izango du, eta ondoren, Gipuzkoako campuseko saskibaloi-kantxara joango gara, kirol-aulkiak erabiliz proba dezazuen.
Hizlarietako bat Iker Iglesias izango da, eskolako entrenatzailea, EHUko ikasle ohia.
Animatu parte hartzera eta beste kirol bat ezagutzera!
- DATA: Asteazkena, urriak 1
- ORDUTEGIA: 12:30 - 13:30
- LEKUA: Carlos Santamarina zentroa. Auditorium. Elhuyar Plaza 2.
- AURRE IZEN-EMATEA: irailaren 8tik, urriaren 1era arte.
- KREDITUAK: 0,5 kreditu 3 hitzaldi-tailerretara joateagatik
- Izena eman aurreko pertsonek lehentasuna izango dute