-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Hitzaldia: Eseri nire aulkian! Gurpil-aulkiko saskibaloia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/01, 12:30
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Kirolaren Europako Astearen barruan antolatutako jardueren barruan, Gipuzkoako Campusean bi hitzaldi antolatu dira. Lehenak, La Boccia izan zuen ardatz nagusi eta, bigarren honetan, gurpil-aulkiko saskibaloia. Honela, datorren asteazkenean, urriaren 1ean, 12:30ean, EHUko Carlos Santamaría Zentroko entzunaretoan, Donostian, Bera Bera Kirol Elkarteak, gurpildun aulkiko saskibaloi hastapen eskola baten arduradunak, ‘Eseri nire aulkian! Gurpil-aulkiko saskibaloia’ hitzaldia eskainiko du kirol ezezagun hau hurbiltzeko.
Ondoren, bertaratutakoak Gipuzkoako Campuseko saskibaloi kantxara joango dira kirol aulkiak erabiltzeko. Hizlarietako bat Iker Iglesias izango da, eskolako entrenatzailea eta EHUko ikasle ohia.
Sarrera irekia eserleku guztiak bete arte.