-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
I+Med ikasgelaren inaugurazioa
Noiz eta non
2024/04/25
Kokapena
Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunez, apirilak 25, 12.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean, Vitoria-Gasteizen, I+Med ikasgela inauguratuko da. Arabako Campusaren eta I+Med S.Coop. enpresaren artean izenpetutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatean UPV/EHU-i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Ikasgela sortu da, farmaziaren eremuan prestakuntza, ikerkuntza eta jakintza transferentziako jarduerak sustatzeko.
Inaugurazio ekitaldian izango dira Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, Manuel Muñoz Morentin i+Med S.Coop-eko zuzendari exekutiboa, Mirari Aierbe Farmazia Fakultateko dekanoa, Rosa Hernández i+Med ikasgelako zuzendaria eta Sandra Benito Cid i+Medeko Laborategiko gerentea.