-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
-
‘Bullying’a ikasgelan jaio eta Interneten hedatzen da adingabeen artean
Ikasteko gelak 2023-2024
Eguneko irudia
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/12/29
NON: Arabako Campusa. NOIZ: 2023ko abenduaren 29a. NORK: Nuria Gonzalez.
Arabako Campusak ikasgelak jarriko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatea-Hezkuntza Fakultatean (Juan Ibañez de Sto. Domingo 1 kalean) abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra, asteburuetan, 09:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren lanegun batzuetan, 2tik 5era, zabalduko dira ere.
Bizkaiko Campusean, ikasgelak irekiko dira asteburuetan eta lanegun batzuetan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra, 09:00etik 21:00etara zein urtarrilak 2tik 5era.
Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara 2023ko abenduak 30 eta 2024ko urtarrilak 2-7, 13-14.
Jo ta ke eta Urte berri on!
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus