Ikasteko gelak azterketa-aldian
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2026/05/09 Noiz arte: 2026/07/05, 09:00 - 21:00
Kokapena
Arabako Campusa
Bizkaiko Campusa
Gipuzkoako Campusa
Deskribapena
2025-2026 ikasturteko bigarren lauhilekoan egingo diren azterketak direla medio, EHUk ikasleen erabilerarako hainbat ikasgela eskainiko ditu, ordutegi zabala izango dutenak.
Ikasgelak irekiko dira asteburuetan honako toki hauetan:
Arabako Campusa
Arabako Campusak ikasteko aretoak irekiko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehengo Irakasleen U. E., Juan Ibañez Sto. Domingo, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz. Ikasgelak egunotan irekiko dira:
- Maiatzak: 9-10, 16-17, 23-24 ,30-31
- Ekainak: 6-7, 13-14, 20-21, 27-28
- Uztailak: 4-5
Aretoen erabilera ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da.
Gasteizko Udalak prestatzen dituen gelei buruzko informazioa.
Bizkaiko Campusa
Bizkaiko Campusean Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) irekiko dira ikasteko gelak, honako egun hauetan:
- Maiatzak: 9-10, 16-17, 23-24 ,30-31
- Ekainak: 6-7, 13-14, 20-21, 27-28
- Uztailak: 4-5
Aretoen erabilera ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da.
EHUko ikasle txartela beharrezkoa izango da sartzeko.
Bilboko Udalak prestatzen dituen gelei buruzko informazioa
Gipuzkoako Campusa
Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18. Donostia) azterketa garaian ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira.
Zehazkiago, ikasgelak egunotan irekiko dira:
- Maiatzak: 9-10, 16-17, 23-24 ,30-31
- Ekainak: 6-7, 13-14, 20-21, 27-28
- Uztailak: 4-5
Aretoen erabilera ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da.
EHUko ikasle txartela beharrezkoa izango da sartzeko.
Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.