Ikasturte berria ate joka: matrikulazioa oraindik zabalik
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/09/01
NON: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Leioa. NOIZ: 2025eko irailaren 1a. NORK: Miguel Espiga. Komunikazio Bulegoa | EHU.
Matrikulazio epea irekita jarraitzen du eta fakultateak aurpegi berriz betetzen ari dira. Ikasturtearen hasierarako atzerako kontaketa martxan dago jada, bereziki lehen aldiz unibertsitatera iristen direnentzat. IItxaropena, urduritasuna eta hasteko gogoa nagusi dira egun hauetan, ikaskuntzak, aurkikuntzak eta bizipen ahaztezinak ekarriko dituen etapa berriaren aurrean.
Era berean, garrantzitsua da gogoratzea sartzeko prozesua oraindik ez dela amaitu. Irailaren 4an egingo da laugarren zerrendari dagokion onartuen argitalpena, eta matrikulazio eguna irailaren 5ean izango da. Halaber, seigarren zerrenda irailaren 9an argitaratuko da, eta matrikulazioa irailaren 10ean egingo da.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus