euskaraespañol

Redes sociales campusa

Ingeniaritza Dualeko promozio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/07

IMH Campus-eko graduazio ekitaldia | Argazkia: IMH Campus

IMH Campus-eko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, 2019-2020 eta 2021-2022 promozioko Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu, Digital Manufaturing unibertsite master, Fabrikazio Aditibako unibertsitate espezializazio, eta Industria 4.0rako Datuen Analitika Prediktiborako Proiektuen espezializazioko ikasleei diploma eman zitzaien. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik. Ekitaldian parte hartu zuten: Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Xabier Ortueta IMH Campuseko presidente eta AFMko zuzendari orokorrak; Ane Beitia Elgoibarko alkateak; Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak; eta, Iker Estensoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak. Baita Nerea Chaparteguik ere, ikasle egresatuen ordezkari gisa. Ekitaldian espediente onenak aipatu ziren: Jon Maleta Ormazabal, Eneritz Etxabe Salaberria, Idurre Fernandez Urretavicaya eta Mario Arrue Sanz. Gainera, bikaintasunaren aipamen berezia izan dute: Jon Ander Cantabrana eta Eva Maria Anglada eta Angel Álvarez Díaz. Ekitaldia Ainhoa Larrañaga eta Chick Juarez musikarien emanaldiarekin amaitu zen.