euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

IMH Campuseko graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/10/30

Argazkia: IMH Campus

IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako graduazio ekitaldia ospatu zen. Bertan aitortza egin zitzaien Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu Dualaren XI. promozioko eta Digital Manufacturing Unibertsitate Masterreko VII. promozioko ikasleei. Ekitaldian parte hartu zuten Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkateak, Gotzone Barandika EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak, Sara Urionabarrenetxea Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak, Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendariak, Mikel Artola AFM Clusterreko nazioarteko zuzendariak eta Edurne Iturbe Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariak.

Horrez gain, aipamen berezia izan zuten espediente onenak lortu duten ikasleak:

  • Berrikuntzako Ingeniaritza Gradu Duala, Jon Holgado Amigo. Honek hitz batzuk eskaini zituen ikasleen ordezkari gisa.
  • Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Master Duala, Iñigo Linares Alvarez

Elgoibarko Brilet talde akustikoaren emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.

Ekitaldiaren argazkiak ikusgai Flick-ean.