-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
In memoriam: German Gazteluiturri Fernández
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/04/09
Joan den apirilaren 5ean German lankide maitea joan zitzaigun.
Germanekin inoiz traturik izan duen inor ezin daiteke hotz geratu haren galeraren aurrean. Lankide bikaina, gizabidetsua, atsegina, eskuzabala, adiskidetsua, inon halakorik bada. Nahikoa zuen umore ttantta bat jartzea edozein egoera onbideratzeko. Gizon patxadatsua eta samurra benetan.
Maitagarri egiten den pertsona horietako bat izan da gure German. Zure ondoan eroso sentiarazi gaituzu beti. Xumea, lankide ona, apala: eredugarria izan zara guztiontzat.
Semeak Padura saskibaloi klubeko jokalariak zituen, eta ezin ahaztu zelan gordetzen zigun urtero taldearen Gabonetako loteria.
Isilik joan zara, German, zeu zinen modukoa, eta ondarerik onena utzi diguzu: zure gizatasuna eta zure irribarre beti goxoa eta alaia.
MAITASUN HANDIZ GOGORATUKO ZAITUGU!!!
Errektoregoko lankideak