-

“Aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”
-

Beharren diagnosia eginda EHUk 607 milioi euroko aurrekontu-premia duela adierazi die alderdiei
-

El enemigo invisible que viaja en los barcos
-

Abian da Zientzia Astearen 25. edizioa, EHUko zientzia-dibulgazioaren jaialdi nagusia
-

Isiltasuna haustea: haurren aurkako sexu-abusuak eta gizarte-erantzukizuna
In memoriam: Javier González Velasco
EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle elkartua
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/10

Samintasun handiz, unibertsitateko kideok agur esan diogu Javier González Velasco irakasleari: betor orain gure gorazarrea. Javierrek irakaskuntzari eman zion bizitza suhartasun eredugarriaz. Jakintza ez ezik, bere gogo bizia eta ikasleekiko begirunea ere hedatu zituen ikasgeletan, eta bera eredu izan zuten mediku eta fisioterapeuten belaunaldiek haren aztarna eramango dute, irakasle gisa nahiz gizaki gisa utzitakoa.
Fisioterapiako Graduan bere eskuzabaltasun eta konpromiso nabarmenagatik bereizi zen beti. Premia zuenari laguntzen jakin zuen, eta bere denbora eta esperientzia besteei apaltasunez eskaintzen. Haren lankideak izateko zoriona izan genuenok estimu bereziaz gogoratzen dugu: atsegina, hurbila, talde lanerako prest beti. Bere umoreaz eta zorroztasun profesionalaz, ikasteko eta partaidetzarako abagune bihurtu zuen elkarrekin eman genuen etapa bakoitza.
Irakasle eta ikertzaile izatetik haratago, Javier pertsona oso-osokoa, hurbila eta maitagarria izan da. Gure artetik joatean hutsune sakona utzi digu, baina haren ondareak bizirik jarraituko du ikasgeletan eta bera ezagutu dugunon oroimenean, esker onez.
Bakean bego Javier González irakaslea. Gure unibertsitatean eta bihotzetan biziko da haren oroitzapena.
Sinaturik:
María José Aguirre
Nora Cívicos
Maite Pacheco
Susana Pinedo
