euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio ekitaldia

Informatika Fakultatearen graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/10/23, 18:30

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, urriaren 23an, 18.30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ignacio María Barriola Zentroko auditorioan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko 2025-2026 promozioko 101 ikasleren eta Adimen Artifizialeko graduko hirugarren promozioko 36 ikasleren graduazio ekitaldia egingo da.  

Ekitaldiaren buru Juana Goizueta Vertiz EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Nerea Ezeiza Ramos Informatika Fakultateko dekanoa izango dira. Ekitaldian Anne Baquedano Mella aipatutako ikastegiko Ikasle Kontseiluburuk parte hartuko du ere. Era berean, Unai Gil Zubeldiak KontaktuAI-ko sortzailekide eta zuzendari teknikoak nahiz higiezinen sektorean elkarrizketa bidezko AAren garapenean adituak hitzaldia eskainiko du.  

PROGRAMA 

  • Ekitaldiaren aurkezpena, Naiara Aginako Bengoa Ikasleria dekanordearen hitzak. 
  • Nerea Ezeiza Ramos Informatika Fakultateko dekanoaren hitzak. 
  • Anne Baquedano Mella aipatutako ikastegiko Ikasle Kontseiluburuaren hitzak. 
  • Unai Gil Zubeldiak KontaktuAI-ko sortzailekide eta zuzendari teknikoaren nahiz higiezinen sektorean elkarrizketa bidezko AAren garapenean adituaren hitzaldia. 
  • Diploma banaketa. 
  • Juana Goizueta Vertiz EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak. 

________________________________________ 

Ekitaldi hau zuzenean ikusi ahal izango da: http://go.ehu.eus/Graduazioa26