euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Informatika Fakultateko graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/11/23

Argazkia: Nagore Iraola. EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ignacio María Barriola Zentroko auditorioan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko 2025-2026 promozioko 101 ikasleren eta Adimen Artifizialeko graduko hirugarren promozioko 36 ikasleren graduazio ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru Juana Goizueta Vertiz Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Nerea Ezeiza Ramos Informatika Fakultateko dekanoa izan ziren. Ekitaldian Anne Baquedano Mella aipatutako ikastegiko Ikasle Kontseiluburuk parte hartu zuen ere. Era berean, Unai Gil Zubeldiak KontaktuAI-ko sortzailekide eta zuzendari teknikoak nahiz higiezinen sektorean elkarrizketa bidezko AAren garapenean adituak hitzaldia eskaini zuen.

Ekitaldian gradu bakoitzeko sari berezia eta expediente onenei saria banatu ziren:

Ingeniaritza Informatikan

Sari Berezia eta espediente onena

  • Aitor Arzalluz Etxeberria

Sari Berezia:

  • Yago Molina Díaz (bere izenean bere amak Irene Díaz jaso zuen)

Adimen Artifizialeko Graduan

Sari berezia eta Expediente onena

  • Jiayuan Wang

Sari Berezia

  • Hugo Recio Villorejo

Santa Cecilia Abesbatzaren emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.

Ekitaldiko argazki guztiak Flickr-en