euskaraespañol

Redes sociales campusa

Ireki da INIZIA 2026 sarien deialdia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/04/14

Kokapena

Araba

Deskribapena

Sari horiek INIZIA Araba Campusa programaren barruan sartzen dira. Programa hori kultura ekintzailea sustatzeari buruzkoa da, eta EHUren Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta BIC Arabak hartzen dute parte.

Deialdi honen bidez, enpresa ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak diren proiektuak saritu nahi dira, eta honako hauek aurkez daitezke: tituludun edo graduatu ondoko pertsonak, edozein ziklotako ikasleak eta EHUko irakasle eta ikertzaileak, edo Euskal Herriko Unibertsitatean egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen duten pertsona sustatzaileak.

Bi kategoria daude: ‘Berrikuntza Ekimen Berriak’ eta ‘Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak’.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 14an amaituko da.

Informazio zabalagoa webgunean.