euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jane Rogathi doktorea, Kilimanjaro Christian Medical College Unibertsitateko Erizaintza dekanoa, EHUn da

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, Donostian, doktoreari harrera egin dio Erasmus+ programaren baitan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/09/24

Ezkerretik eskubira: Dolors Icart Rovira, HUDko kirofanoko erizaina eta Kili Clinicians Association-eko lehendakariordea; Andrea Izagirre Otaegi, Donostiako Erizaintza Ataleko Koordinatzaileordea; Jane Rogathi, Kilimanjaro Unibertsitateko Erizaintza Eskolako dekanoa; Aintzane Orkaizagirre Gómara, Donostiako Erizaintza Ataleko Mugikortasun eta Nazioarteko Harremanetarako dekanordea; Igone Orueta Arrese, Donostiako Erizaintza Ataleko Kudeaketa teknikaria; eta Nerea Liceaga Otazu, Donostiako Erizaintza Ataleko Praktika Klinikoetako dekanordea | Argazkia: EHU

Aste honetan zehar, Jane Rogathi doktorea, Kilimanjaro Christian Medical College Unibertsitateko (KCMC) Erizaintzako zuzendaria, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean da, Donostian. Bisita hau Erasmus+ KA171 egonaldi baten barruan egiten da. Horren helburu nagusia EHUko Erizaintzako ikasleentzako mugikortasun-hitzarmen bat sinatzen aurrera egitea da, bai eta lankidetza akademiko eta profesionalerako bide berriak aztertzea ere.

Puntu horretara iristea posible izan da azken urteetan elkarrekin egindako lanari esker. KCMCrekiko lehen harremana Kili Clinicians Association delakoaren bidez izan zen. Honek denbora darama eskualdeko osasun-egiturak eta -zerbitzuak hobetzen eta profesionalak prestatzen aktiboki laguntzen. Elkarte horri esker, eta Donostia Unibertsitate Ospitalearen (DUO) eta Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialaren inplikazioarekin, Tanzaniako erizainek prestakuntza-egonaldiak egin ahal izan dituzte DUOko ebakuntza-geletan, eta emaitza oso positiboak izan dituzte.

Era berean, Gipuzkoako San Juan de Dios anaiek berebiziko garrantzia izan dute, eta harrera beroa egin diete bai erizain bisitariei bai Rogathi doktoreari berari.

Gaur egun, EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren bultzadak eta Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko zuzendaritza-taldearen ikuspegiak aukera ematen dute hitzarmen hori finkatzeko, ikasle bisitariei DUOko ebakuntza-geletan praktikak egitea erraztuko baitie, eta EHUko ikasleek, berriz, ama-haurren arloko esperientzia klinikoak baliatu ahal izango dituzte, ohikoa ez den testuinguru batean.

Jane Rogathi doktorearen egonaldia oso positiboa izaten ari da, eta urrats sendoz ari da aurrera egiten hitzarmen hori sinatzeko bidean.