-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Jardunaldia: Goiari eustea pertsona maite batek bere buruaz beste egin ondoren. Posbentzioaren garrantzia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/21, 09:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ostiralean, azaroaren 21ean, 9:00etan, AIDATUk suizidioari buruzko gogoeta eta sentsibilizaziorako urteko jardunaldia egingo du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoan, 'Goiari eustea pertsona maite batek bere buruaz beste egin ondoren. Posbentzioaren garrantzia' lelopean.
Aurreko urteetan ez bezala, aurtengo edizioa EHUren Suizidioari buruzko Titulu Propioarekin, Ezagutza, Prebentzioa eta Jarduera Ingurune Psikosozial-komunitarioetan, izenekoarekin elkarlanean antolatu da, eta beste data esanguratsu baten inguruan kokatu da: Suizidiotik Biziraun Dutenen Nazioarteko Eguna, Esker Emate egunaren (AEB) aurreko azaroko azken larunbatean ospatzen dena.
“Aurten, geratzen direnengan jarri nahi izan dugu begirada —maite zuten pertsona bat suizidioa dela eta galdu dutenengan—, suizidioak ez baitira amaitzen burututako heriotzarekin”, azaldu du Cristina Blanco Fernandez de Valderramak, AIDATUko presidenteak. “Hortik aurrera, familientzat, oso prozesu gogorra hasten da. Gainera, horri buruz gutxi hitz egiten da, gutxi ulertutako dolua izaten da, eta babes sozial gutxikoa. Jardunaldi hauen bidez tabua hautsi eta posbentzioa ere prebentzioa dela gogorarazi nahi dugu”.
Topaketarako, elkarri entzuteko eta itxaropenerako gunea da
Jardunaldiaren programan, profesionalek eta biziraun dutenek beren esperientziak eta laguntza proiektuak partekatuko dituzte, suizidioagatiko dolua ikusarazteko eta laguntza komunitarioko estrategiak sustatzeko.
Nerea Melgosa Vegak (Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak), Teresa Laespada Martínezek (Bizkaiko Foru diputatua), Marian Iriarte Ormazabalek (EHUko errektoreordea) eta Cristina Blancok ongietorri instituzionala egin ondoren, 'Duelo por suicidio y estrategias de afrontamiento' izeneko hasierako hitzaldia emango du Cecilia Borrás psikologo eta DSAS elkarteko presidenteak. Erakunde hori biziraun dutenei laguntza emateko erreferente nazionala da.
Ondoren, Lola Fernández Ochoak, biziraun duen kirolari olinpiko eta Fundación Blanca fundazioko presidenteak, “El viaje. La medalla de la salud mental” dokumentala aurkeztuko du. Bertan, mina laguntza motor nola bihur daitekeen azaltzen duen testigantza jasotzen du.
Jarraian, Carmen Sánchez Alegre kazetariaren txanda iritsiko da. ¿Hablamos del suicidio? Sobrevivir a la muerte de un ser querido (Alienta, Grupo Planeta) liburuaren egilea da eta biziraun duen pertsona gisa pilatutako esperientzia eta lan arloan buru osasunarekin eta ongizate emozionalarekin lotuta egindako lana partekatuko ditu “Iniciativas para convertir el dolor en motor de ayuda” hitzaldian.
Amaitzeko, biziraun dutenei laguntza emateko komunitate estrategiei buruzko mahai ingurua egingo da Iratxe Extenike (Bizirauneko elkarri laguntza emateko taldeak), Íñigo Rekalde (Getxo Bihozberaren Alerta Zurt Proiektua) eta Vanesa Vadilloren (ASAFES) parte hartzearekin. Eguna amaitzeko, Gontzal Mendibil kantautoreak musika jarriko du, eta Iñaki Elorza kazetariak amaiera emango dio.
Posbentziao zeregin kolektibo gisa
“Biziraun duten pertsonak bereziki zaurgarriak diren herritar bihurtzen dira”, adierazi dute topaketako antolakundeek. “Suizidioagatiko dolua erruaren, ulertezintasunaren eta isiltasunaren pisu erantsiarekin bizitzen da. Askotan, bakardadean sufritzen da, horri buruz modu irekian hitz egiteko lekurik gabe. Posbentzioak estigma apurtzea, laguntzarako espazioak irekitzea eta galera berriak prebenitzea dakar berekin”.
Epaitu gabe laguntzea, ihes egin gabe entzutea eta enpatiaz laguntzea dira AIDATUren oinarriak hildakoaren senideak zaintzeko. “Prebentzioa nahikoa izan ez denean, posbentzioa ere sozialki zaindu eta landu behar dela kontzientziatu behar dugu. Eta ez soilik profesionalen eskutik, baita komunitate osoaren eskutik ere.
“Argi dago gure mezua: ez daude bakarrik eta maite dugun norbait suizidioagatik galdu ondoren, goiari euts diezaiokegu. Gainera, besteei laguntzeko lan egitea terapeutikoa izateaz gain, funtsezkoa da gizarte solidarioagoa eta zaintzaileagoa eraikitzeko”, amaitu du Cristina Blancok.
Sarrera doakoa, izena eman ondoren (edukiera mugatuta)
Izena emateko formularioa: aidatu.org
Antolatzaileak: AIDATU eta EHU
Laguntzailea: Etikarte Fundazioa