Jardunaldia: Ozeano bat gure seme-alabentzat
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/10/30, 18:00 - 20:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Joan den ekainean, Nizako ozeanoari buruzko Nazio Batuen urteko Konferentziaren esparruan, Europako Batzordeak Ozeanoaren aldeko Europako Ituna onartu zuen. Horren berri emateko, Bilboko Institutu Frantsesak, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Plentziako Itsas Estazioarekin batera, jardunaldi bat antolatu du, gure ozeanoen biodibertsitateari eta gure kostaldeetan dauden baliabide biologikoei balioa emateko. Horretarako, mahai-inguru bat izango dugu, non Bizkaiko Golkoaren iparraldeko eta hegoaldeko muturretako hiru espezialistak parte hartuko duten, Edu Araujok, Itsas Tantak irratsaioko kazetariak, moderatuta.
Ozeanoaren aldeko Europako Ituna EBren marko estrategiko bat da, eta l6 helburu nagusi ditu: ozeanoen osasuna babestea eta berrezartzea; itsas ekonomia jasangarria bultzatzea; kostaldeko komunitateei laguntzea; itsas segurtasuna hobetzea; ozeanoei buruzko ezagutzan, ikerketan eta berrikuntzan aurrera egitea, eta, azkenik, ozeanoen diplomazia indartzea. Itunak mila milioi euroko inbertsioa aurreikusten du kontserbazio eta ikerketa proiektuetarako, eta zer esanik duten eragile guztien lankidetzan oinarritzen da, etorkizun ozeaniko oparoagoa eta seguruagoa lortzeko. Urdinerantz eta itsasorantz doan mugimendu horrek administrazio publikoak, ikertzaileak, industria eta gizarte zibila inplikatu behar ditu. Baina zer galdu zaigu ozeanoan? Zer dauka hain garrantzitsua? Zer altxor eta testigantza daude oraindik gure kostaldean? Zergatik babestu behar ditugu gure itsasertzak eta itsasoak? Eta zein da haien egoera eta zeintzuk dira mehatxuak?
Jardunaldiaren ardatza Itunaren hiru helburu izango dira: osasuna, ezagutza eta itsas baliabideak. Mahai-inguruan parte hartuko dute:
Colomban de Vargas CNRSko ikertzailea Roscoffeko Estazio Biologikoan, Bretainiako Finisterren. Planktonaren eta itsas mikrobiomaren ikerketan aditua da, eta bioaniztasun planktonikoa eta mikrobianoa aztertzen ditu planeta mailan. 2023ko udazkenean Bilbo bisitatu zuen “Tara” itsasontziko espedizio buru gisa. Munduko aditu handienetako bat da planetako biologia ozeanikoan.
Nabigatuz, zeharkatzen ditugun itsasoen biodibertsitatea azter daiteke, baina aldi baterako informazioa galtzen da, eta, horretarako, garrantzitsuak dira kostan bertan dauden ikerketa zentroak, lurraldeari lotutako ikerketa egiten duten itsasoko estazio biologikoak. Ionan Marigomez, Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) lehen zuzendaria izan zen, eta baita, Prestige petroliontziaren isurketaren ondorioei erantzun zientifikoa koordinatzeko, ministerioak izendatu zuen batzorde zientifikoko kidea ere. Kostaldeko ekosistemen osasunaren biomonitorizazioari eta Bizkaiko Golkoko hegoaldeko kutsaduraren eta klima aldaketaren inpaktuari buruz hitz egingo du.
Tifanie Briadeau-k, PiE-EHUko ikertzaile gazteak, Pirinioen bi aldeetan, lurraren eta itsasoaren arteko mareartekoari buruzko esperientzia zientifikoa partekatuko du.
Gure planeta ez da berdea, urdina da, eta espezie gisa, bertan bizi baino gehiago, nabigatu egiten dugu. Horregatik, itsas ekosistemen osasunak gure osasunari eragiten dio. Ozeanoak arnasten dugun oxigenoa, jasaten dugun klimaren modulatzaileak eta etorkizuneko sendagaien sortzaileak dira. Sinatu dezagun gure ozeanoen aldeko itun bat Bizkaia Aretoan urriaren 30ean.