-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Itsas energia eta eolikoari buruzko II. jardunaldietan, teknologia berde berritzaile horren etorkizuna aztergai
- Ekitaldia
Noiz eta non
2020/12/17, 10:00
Deskribapena
Jardunaldi birtuala
Bilboko Ingeniaritza Eskola / Unibertsitate Konplutentsea (Madril)
Ostegunean, hilaren 17an, 10:00etan, Itsas energia (eta) eolikoari buruzko II. jardunaldiak / Wind and Marine Energy” hasiko da. Topaketa birtuala izango da, eta aztergai izango dira zer erronka eta aukerak dituen haizeak eragiten dituen olatuetatik energia garbia (olatu-energia) eta energia eolikoa lortzeko teknologia berritzaile honek.
UPV/EHUko Kontrol Automatikoko Taldeak (Automatic Control Group) antolatu du Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ISCAR taldearekin batera. Denbora gutxian, jardunaldia paregabeko plataforma bihurtu da, bertan aurkezten, eztabaidatzen eta zabaltzen baitira energia ozeanikoaren aplikazioekin lotutako azken garapen eta emaitza garrantzitsuenak, bai ikerketari bai hezkuntzari dagokienez. Nazioartean izen handia duten adituak elkartzen dira jardunaldian, arlo askotakoak, bai hezkuntzaren ingurukoak bai enpresaren ingurukoak. Itsas energiari buruzko ikerketa asko garatu da azken hamarkadan, eta erreferente bihurtu da, aplikazio garrantzitsuak baititu.
Programa ikustekoa: [sakatu hemen]