-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
OrientaTU Jardunaldiak, orienta zaitez hobeto orienta ditzazun
Noiz eta non
Noiztik: 2019/10/28 Noiz arte: 2019/10/30, 09:00 - 17:00
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntzarekin lagunduta, ‘orientaTU, orienta zaitez hobeto orienta ditzazun’ lemapean, jardunaldi batzuk antolatu ditu, Bigarren Hezkuntzako orientatzaileei zuzenduak. Jardunaldi hauen helburu nagusia da orientatzaile horiei beraien ikasleen intereseko gaiak eskaintzea, gero haiek beren ikasleei azaldu ahal izateko. Guztiratako 229 orientatzailek parte hartuko dute UPV/EHUko hiru campusetan burutuko diren saioetan, EAEko 190 ikastetxe, Iparraldeko bat eta Nafarroako 6 ikastegi hurbilduko dira.Jardunaldi hauetan ezagutzera emango zaie orientatzaileei UPV/EHUn eskaintzen diren graduko ikasketen ezaugarri nagusiak. Jakintza adarren arabera antolatu dira jardunaldiak, eta bertan azalduko dira, besteak beste, titulazioen sarrerako profilak, irteera profesionalak, graduen arteko erlazioak eta abar. Gainera, erakutsiko da informazio hori guztia non bilatu, gero orientatzaileek ikasleei azaldu ahal izateko. Halaber, aukera izango dute harreman zuzena izateko unibertsitateko irakasleekin eta UPV/EHUko orientazio-teknikariekin..
Egunak eta tokiak
Urriak 28, astelehena, 9:00-17:00
Zientzia eta Teknologia Fakultatea, paraninfoa (Bizkaiko Campusa, Leioa)
Urriak 29, asteartea, 9:00-17:00
Micaela Portilla Ikergunea, Ekitaldi-aretoa (Arabako Campusa)
Urriak 30, asteazkena, 9:00-17:00
Carlos Santamaría Zentroa, areto nagusia (Gipuzkoako Campusa)