-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Joxe Azurmendiri omenaldia Zegaman
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/07/04, 10:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Uztailaren 1ean egin da urtebete Joxe Azurmendi hil zela, eta, haren heriotzaren urteurrenarekin batera, EHUko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakinek, Zegamako Udalarekin elkarlanean, omenaldia egingo diote uztailaren 4an Zegaman, haren jaioterrian. Ekitaldiak bi zati nagusi izango ditu: Azurmendiren ekarpenari buruzko jardunaldia eta omenaldi ekitaldia.
10:00etan hasiko da Joxe Azurmendiren ekarpena aletzeko jardunaldia, Gaztelekuan (Ugarte Zelai kalea, 12). Hasteko, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko Joxe Azurmendi Katedrako zuzendariak hartuko du hitza, Katedraren bilakaeraz, oinarriez eta egitasmoez aritzeko.
Ondoren hiru hizlari arituko dira Haritz Azurmendi Arruek gidatutako mahai-inguru batean: Alaitz Aizpuru Joaristi, Iratxe Retolaza Gutierrez eta Mikel Urdangarin Irastorza. Hizlari hauek, Joxe Azurmendiren lana ondo ezagutu eta ikuspegi ezberdinetatik landu dutenak, pentsalari zegamarraren ekarpen anitz eta baliotsuei buruz hitz egingo dute.
Azurmendiren ekarpenari buruzko hitzaldien ondoren, omenaldi ekitaldiaren txanda izango da. Bertan parte hartuko dute herriko abesbatzak eta dantzariek, eta bertso musikatuak ere izango dira. Eguerdiko 12:30ean egingo da hori, Zegamako udaletxe alboko plazan.