euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kapsula Kuantikoa: esperientzia murgiltzaile, interaktibo eta irisgarria

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/10/02, 15:00 - 18:00

Kokapena

Donostia International Physics Center
Paseo Manuel de Lardizabal 4. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Zer partekatzen dute GPSak, laserrek eta gure etorkizuna markatuko duten teknologia batzuek? Erantzuna fisika kuantikoan dago.

Baina nola hurbildu kontzeptu horiek herritarrei modu erraz, erakargarri eta parte-hartzaile batean?

Galdera horretatik sortu da Kapsula Kuantikoa, esperientzia murgiltzaile, interaktibo eta irisgarri bat eskaintzeko bereziki diseinatuta dagoen unitate mugikorra.

Haren barruan, fisika kuantikoaren oinarrizko printzipio batzuk deskubritu ahal izango dituzte, baita haren garapena markatu duten mugarriak ezagutu, eta dagoeneko gure egunerokoaren parte diren aplikazio teknologikoak esploratu ere.

Donostia izango da Kapsula Kuantikoaren abiapuntua. Urriaren 2an irekiko ditu ateak Gipuzkoako Campusean, Donostian, Milia Kuantikoaren bihotzean. Kuantikaren misterioekin harritu nahi bazara, hurbildu zaitez eta gozatu esperientzia honetaz.

*EHUko komunitateak unitate mukorra ezagutu ahal izango du urriaren 2an 15:00etatik 18:00etara DIPCren eraikin berriaren sarreran.