-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Kimika Fakultatearen graduazio ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/11/21, 18:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, azaroaren 21ean, 18.00etan, EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2024-2025 ikasturteko zein masterreko 78 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatuko da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Juana Goizueta eta Kimika Fakultateko dekano Jon Mattin Matxain ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Marian Iriarte, irakasle, dekano ohi eta errektoreordeak hitzaldia eskainiko du. Era berean, ekitaldian Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta I.K.-en Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari banatuko da; baita espediente onenak lortu dituzten ikasleak sarituko dira ere. Luberri Abesbatzaren emanaldiak ekitaldiari amaiera emango dio.
EGITARAUA
- Jon Mattin Matxain fakultateko dekanoaren hitzak.
- Erretiroa hartu duten langileen harrera.
- Marian Iriarte, irakasle, dekano ohi eta errektoreordearen hitzaldia.
- Ikasleen parte hartzea.
- Espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
- Diploma banatzea 2024-25 promozioko ikasleei.
- Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta I.K.-en Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari.
- Ekitaldiaren amaiera Juana Goizueta Campuseko errektoreordearen eskutik.
- Luberri abesbatzaren emanaldia.