euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Kirolaren eguna Gipuzkoako Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/09/23, 10:00 - 14:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Kirolaren Europako Astearen barruan antolatutako jardueren barruan, Gipuzkoako Campusak EHUko kideentzat Kirolaren Eguna ospatuko du asteartean, irailak 23. Hainbat kirol egin ahal izango da, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte, besteak beste remo indoor, jumping fitness, surf mekanikoa, laser tag eta herri kirolak.

Unibertsitate campuseko hainbat gune baliatuko dira egunean zehar, unibertsitate komunitatearen kirol jarduera fisikoetan parte hartzea bultzatu eta sustatzeko helburuaz. Helburua da ariketa fisikoan eta elikadura egokian oinarritutako bizitza osasungarriaren aldeko jardunaldia, kirolak jasangarritasunari eta populazio ahuleko taldeen inklusioari dagokienez susta ditzakeen balio positiboak nabarmenduz.

Esteka honetan kontsulta daitezke antolatutako jarduerak.

Halaber, Kirolaren Europako Astearen esparruan, bi hitzaldi antolatu dira:

Irailaren 24an, 12:30ean, EHUko Carlos Santamaría Zentroko 7. gelan, Donostian

Javier Camacho González Espainiako Selekzioko teknikari eta Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioko Bocciako koordinatzaileak eta Gorka Villar Marcelino OSTADAR, S.K.T.ko Bocciako jokalariak emango dute hitzaldia: ‘Boccia barrutik. Kirol paralinpikoa baino askoz gehiago’.

Hitzaldi honetan, bocciak kirol gisa dituen oinarrizko alderdiak eta alderdi orokorrak ezagutaraziko dira, eta aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko boccia tresnaren ideian sakonduko da.

Hitzaldiaren ondoren, kirola nola egiten den eta probatzeko aukera izango da.

Sarrera irekia eselerku guztiak bete arte.

*EHUko ikasleak 0,5 kreditu 3 hitzaldi-tailerretara joateagatik. AURREINSKRIPZIOA

(Aurrez izena eman dutenek lehentasuna izango dute).

Urriaren 1ean, 12:30ean, EHUko Carlos Santamaría Zentroko entzunaretoan, Donostian

Bera Bera Kirol Elkarteak, gurpildun aulkiko saskibaloi hastapen eskola baten arduradunak, ‘Eseri nire aulkian! Gurpil-aulkiko saskibaloia’ hitzaldia eskainiko du kirol ezezagun hau hurbiltzeko. Ondoren, bertaratutakoak Gipuzkoako Campuseko saskibaloi kantxara joango dira kirol aulkiak erabiltzeko. Hizlarietako bat Iker Iglesias izango da, eskolako entrenatzailea eta EHUko ikasle ohia.

 

Sarrera irekia eselerku guztiak bete arte.

*EHUko ikasleak 0,5 kreditu 3 hitzaldi-tailerretara joateagatik. AURREINSKRIPZIOA

(Aurrez izena eman dutenek lehentasuna izango dute)