Bostehun ikasle baino gehiagok jokatu zuten Campus Arteko Txapelketa Gipuzkoako Campusean. Hurrengo hitzordua, Euskadiko Txapelketa, martxoaren 5ean, Bizkaian, EHUk Deustuko, Arrasateko eta EUNEIZ unibertsitateen aurka jokatuko duena.
-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
EHUk EHU-iBio ikerketa-zentro berria sortu du
-
Gaur hasi da EHUn matrikulazioa aurretiko izen-ematea egin duten 19.453 ikasleentzat
Kolore anitzeko mareak bere txapeldunak ditu
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/25
Donostiako hainbat kirol egoitzatan egin zen duela gutxi EHUko Campus Arteko Txapelketa, campus bakoitzari zegokion kolore gorri, berde eta urdina erakutsi zuena. Xakea, eskubaloia, saskibaloia, futbola, pilota, frontenisa, tenisa, padel-a, mahai-tenisa, areto-futbola, boleibola, goma-paleta eta errugbia modalitateetan parte hartu zuten bostehun ikaslek baino gehiagok osatutako kolore anitzeko marea.
Bi jardunaldi jokatu eta gero, EHUk badu kirol modalitate bakoitzeko txapelduna, unibertsitatea ordezkatuko duena, martxoaren 5ean, Bizkaian, EHUren eta Deustuko, Arrasateko eta EUNEIZeko unibertsitateen arteko Euskadiko Txapelketan.
Arabako Campusa honako modalitate hauetan sailkatu da: xakea (mistoa); 3x3 saskibaloia (emakumezkoa) futbol 11 (emakumezkoa); eskuz banakakoa (emakumezkoa eta gizonezkoa); frontenisa binaka (emakumezkoa eta gizonezkoa); mahai-tenisa banaka (emakumezkoa); eskua binaka (gizonezkoa); paleta gomaz (gizonezkoa); areto-futbola (emakumezkoa); eta saskibaloia (emakumezkoa).
Bizkaiko Campusa aldiz, eskubaloiko modalitateetan (gizonezkoak eta emakumezkoak); 3x3 saskibaloia (gizonezkoak); eskuz banakakoa (gizonezkoak); frontenisa binaka (gizonezkoak); tenisa banaka (gizonezkoak eta emakumezkoak); padela (gizonezkoak eta emakumezkoak); saskibaloia (gizonezkoak); boleibola (gizonezkoak eta emakumezkoak); eta tenisa bikotean (gizonezkoak eta emakumezkoak).
Gipuzkoako Campusa, bestalde, honako modalitate hauetan: frontenis binakakoa (emakumezkoa); tenisa banaka (gizonezkoa eta emakumezkoa); mahai-tenisa (gizonezkoa eta emakumezkoa); padela (gizonezkoa eta emakumezkoa); areto-futbola (gizonezkoa); errugbia (gizonezkoa); eskua binaka (gizonezkoa eta emakumezkoa); eta paleta gomazkoa (emakumezkoa).
Euskadiko Txapelketan EHU Espainiako Unibertsitate arteko Txapelketetarako txartela lortzeko lehiatzen da. Txapelketa horiek Estatuko hainbat tokitan izango dira apirila eta maiatza bitartean. Unibertsitate bakarra sailkatzen da talde-kirolen modalitate bakoitzeko.
