M8ko ekitaldiak prestatzen
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/03/07
NON: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuen Inprimategia. Leioa NOIZ: 2022ko martxoaren 4an. NORK: Laura López,. Komunikazio Bulegoa.
Pixkanaka covid-aren indizeak behera doaz, normaltasuna berreskuratzen dugu eta berriz hasteko botoiari eman diogu, nahitaezko osasun-itxialdia egin ondoren. Orduan, Emakumeen Nazioarteko Eguneko manifestazioek ekitaldi jendetsuen “oihalaren jaistea” sinbolizatu bazuten ere, orain, bi urte geroago, berriz ere jarduerak hasi gara antolatzen, zuhurtziaz bezain ilusioz, M8ko astearen ekitaldiak eta aldarrikapenak eginez.
Eta Argitalpen Zerbitzuak Euskal Herriko Unibertsitateko taldeek aste honetarako prestatu dituzten ekitaldiak jaso ditu inprimatzen ari den karteletan. Ez dira, oraindik, nahiko genukeen bezain jendetsuak ezta ugariak izango, baina beste urte batez campusetan kolore lila loratzen ari den isla da, are gehiago, egun berezi hauetan.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus