-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Mahai-ingurua. Hezkuntza akordioa aztergai: etorkizunerako gakoak eta erronkak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/05/10, 11:00
Kokapena
Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
“Euskal hezkuntzaren eraldaketarako oinarrien akordioa” berriki onartu da Eusko Legebiltzarrean. Datorren urtean aurkeztu nahi den Hezkuntza lege berriaren ideia gidariek politikagintzan oso ohikoa ez den adostasun zabala bereganatu du. Legebiltzar taldeen %90ek babestu dute, 75 biltzarkidetatik 68-k hain zuzen.
Hezkuntza itunaren baitan, besteak beste, euskal hezkuntza "euskara ardatz duen sistema eleaniztun" gisa egituratzea eta eskola publikoaren pisua indartzeko eta segregazioari aurre egiteko hainbat neurri hitzartu zituzten.
Akordioak etorkizuneko hezkuntzan duen garrantzia handia delakoan, UPV/EHUko mahai-ingurua antolatu du akordioaren zuzeneko egileekin. Haiekin aukera izango dugu akordioaren zentzua aztertzeko, baita hezkuntza politikan adostasunak ehuntzen izan duten esperientzia partekatzeko ere.
Mahai-inguruan izango dira:
- Leixuri Arrizabalaga Arruza (EAJ)
- José Antonio Pastor Garrido (PSE-EE)
- Ikoitz Arrese Otegi (EHBildu)
- Iñigo Martínez Zatón (Elkarrekin-Podemos-IU)
- Zelai Nikolas Ezkurdia (Legelaria eta Hezkuntza Batzordeko Idazkaria)
Moderatzailea: Karmele Artetxe eta Ion Andoni del Amo
Streaming: https://ehutb.ehu.eus/canal1
Antolatzailea: Hezkuntza Zientzien Saila