-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Mendirako autobabesari eta segurtasunari buruzko ikastaroa
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2023/05/09 Noiz arte: 2023/05/11
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Micaela Portilla Ikerguneko ekitaldi aretoan mendirako autobabesari eta segurtasunari buruzko ikastaroa egingo da maiatzaren 9, 10 eta 11n, EHUkirolak eta Euskal Mendizale Federazioak antolatuta.
Ikastaroa UPV/EHUko unibertsitate komunitateari eta herritar guztiei zuzenduta dago. Doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharko da esteka honetan.
Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskal Mendizale Federazioa lanean ari dira, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera, jende guztiari mendiko prebentzioaren eta lehenengo sorospenen inguruko informazioa eta prestakuntza emateko.
Jarduerak prestakuntza espezifikoa du mendian izan beharreko segurtasunean eta arriskuen prebentzioan. Sektoreko profesionalen bidez, zuzeneko prestakuntza eskaini nahi da gai teknikoekin eta sanitarioekin lotutako hainbat alderditan.