EHUalumnik 'Mentoring' programako diplomak eman ditu, ikasle titulatu berriak laneratzeko orientazio programakoak
Bosgarren edizio honetan unibertsitatearen jakintza arlo guztietako 58 bikotek hartu dute parte
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/24
Ekainaren 23an, osteguna, egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian, arratsaldeko 16:00etan hasita, EHUalumni ikasle ohien sareko “Mentoring” programaren 5. edizioan parte hartu dutenei diplomak emateko ekitaldia. Edizio honetan 58 izan dira prestakuntza programan parte hartu duten bikoteak, jakintza arlo guztietako ikasle batek eta aholkulari batek osatuak.
Diplomak emateko ekitaldian parte hartu zuen Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzako Ikasleen zuzendariak, Arantza Martínezek, eta honako pertsonak hauek beren gogoeten berri eman zuten:
-
Paula Maza, Ingeniaritza Kimikoan graduatua, Eva Epelderen aholkatua.
-
Pepe Oleaga, soziologoa eta Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren elkarteko presidentea
-
Itziar Garma (Enpresa Zientziak), aholkularia, eremu publiko eta pribatuetako kontuen kudeatzailea (orain Lyreco Españan).
-
Javier García, (MBA eta Giza Baliabideen Kudeaketa eta Garapena) giza baliabideak AZTIn.
-
Cristina Alonso, Andrelierren sortzailea, Marketinean, Komunikazioan eta Mentoringean aditua.
-
Luis Hernando, (Enpresa Zientziak), Sales Manager industriaren sektorean eta Lindekinen aditua.
-
María Erkoreka, (Kazetaritzan lizentziatua), Erkoreka Consultores enpresaren fundatzailea, Outplacemnet-eko espezialista, talentuaren bilaketa eta kudeaketa.
'Mentoring', EHUalumniren orientazio programa ikasleak laneratzeko
'Mentoring' programaren helburua da ikasketak amaitu dituzten ikasleei laguntzea lan merkatuan sartzeko estrategiak eta tresnak eskuratzen. Programaren beste oinarria aholkulariak dira, hau da, lan merkatuan esperientzia duten eta EHUalumni sareko partaide diren UPV/EHUko ikasle ohiak. Tituludun pertsona horiek arduratzen dira kasuan kasuko jakintza arloko ikasle titulatuak gidatzeaz sei hilabetean, beharrezkoak diren gaitasunak beregana ditzaten.
Programak hainbat fase ditu, sei hilabetean zehar aurrera eramaten direnak (urtarriletik ekainera). Bikote bakoitza gutxienez lau aldiz elkartzen da fase horietan, eta programan parte hartzen duten pertsonak bileren eta ariketen bitartez bereganatzen dituzte gaitasunak.
Programa hau irekita dago lan-esperientzia laburra duten UPV/EHUko tituludun guztientzat eta EHUalumni ikasle ohien sareko kide diren eta ikasketak Unibertsitatean egin dituzten profesionalentzat.
“Mentoring” programaren seigarren ediziorako izena emateko epea urrian irekiko da, eta programa urtarriletik ekainera bitartean eramango da aurrera.