-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
MER Erasmus Mundus Masterraren ikasleen graduazioa Plentziako Itsas Estazioan
Lehenengo argitaratze data: 2019/09/06
Gaur, irailaren 6 ostirala, Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU) ospatuko den ekimenean, Itsas Ingurumen eta Baliabideak (MER) Erasmus Mundus Masterraren sei promozietako azkena graduatuko da. Horrek, bikaintasunezko master gisa 2013tik Europar Batasunak finantzatutako Graduondoko Programa ospetsu honen lehen fasea osatu du. Bere ondorengoa den izen bereko Erasmus+ Masterra 2018-2019 ikasturte honetan abiatu da eta gutxienez 2022 arte jardungo du, Europatik jasotako 3.6 milioi euroko finantzazioaz. Bikaintasunezko Erasmus Mundus labela eskuratu baino askoz lehenago, 2006an abian jarri zenetik mundu osoko 60 herrialdetako 300 ikasletik gora graduatu egin dira nazioarteko master honetan.
Bukatu den 12. edizio honetan, mundu osoko 16 herrialdeetako (Bangladesh, Brasil, India, Indonesia, India, Nigera, Australia, Filipinak, AEB, Kanada eta hainbat europar herrialdeak) 27 ikasle ari dira euren master tesia defendatzen, eta gaur arratsaldeko 18:00etan PiE-UPV/EHUn ospatuko den graduazio ekitaladian, UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea den Marta Barandiaranen eskutik euren diploma jasoko dute, Southampton, Bordele, eta Liejako unibertsitateetako eta UPV/EHUko arduradun akademikoekin batera. Halaber, aurkezpen eta defentsa onenak egiteagatik 2 ikaslek "Professor Michael B Collins" saria jasoko dute, eta Cousteau Fundazioak, lehenengo aldiz, Itsas Ingurumenari buruzko ikerketa onenari "Calypso Prize" saria emango dio.