-
Teknologia kuantikoak industriara eramateko gradu berria
-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
Minorkult jardunaldiak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/11/17
Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian Minorkult Jardunaldiak egiten ari dira, oraingo honetan ‘Hezkuntza globaletik kulturartekotasunera: zubiak eraikitzen eskolaren eta komunitateen artean’ izenburupean.
Minorkult-Zubigintza, profesional, ordezkari publiko, elkarte ezberdin, irakasle eta adituen arteko topagunea da. Bertan eskubide zein eginkizun berdinak dituzten artean kulturartekotasun ideala eraikitzea da helburu. Horretarako, esperientzia, bizipen, proiektu eta mahai inguruak gauzatuko dira, bakoitzak bere kulturari uko egin gabe beste kulturekin harremana sustatuz. Era honetan, Kulturarteko Vitoria-Gasteiz bat bultzatuko da, gizarte eta mundu hobe bat erdiesteko.
Aurtengo edizioan aipagarria da nazioarteko adituak izan direla, hala nola Francisco Rodríguez, Ignasi Vila, Michael Handelsman edo Andrea Khalfaoui.