euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Minorkult kulturarteko hezkuntzari buruzko XII. jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/11/03, 09:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Heldu den astelehenean hasiko dira Minorkult kulturarteko hezkuntzari buruzko XII. jardunaldiak, saioak azaro eta abenduan barrera egingo direlarik. Jardunaldiotan sustatuko dira kulturen arteko harremanak, norberaren esperientzia eta bizipenetatik abiatuta, gure hiri eta herriko kulturartekotasuna izan dadin gizarte eta mundu bizigarri baten ernamuina.

Edizio honetako aurkezpen ekitaldian, hartuko dute parte Gorka Elordieta, Arabako Campuseko Euskara eta Kulturako zuzendaria, Julio Calleja, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa, eta Pascual Borja, Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzia.

Aurkezpenaren ostean, Cultura Bendera Elkartearen eskutik, AFRIKALDIA Zinemen Jaialdiko ikus-entzutekoaren proiekzioa bat aurkeztuko da (Sabrina Onanaren ‘Children of Diaspora (2024)’ film laburra, hain zuzen) eta ondoren, honi lotutako tertulia bat egongo da. Tertulia honetan, Christian Aurelien Manga moderatzaile dela, Sabrina Onana artistak eta Anita Hichaicoto ikertzaileak hartuko dute parte eta sustatuko da bertaratutakoen parte hartze aktiboa, bereziki, ikasleak badira.

Minorkult-Zubigintza topagune bat da, profesionalen, ordezkari publikoen eta hainbat elkarte, ikasle, irakasle eta kulturartekotasunean eta hezkuntza globalean adituak eta arituak diren pertsonen arteko trukea sustatzeko xedea duena. Topagune honetan, kulturartekotasuna espazio dialogiko batean eraiki nahi da. Horretarako, jardunaldiotan, esperientzia, bizipen eta proiektu desberdinak aurkeztuko dira.

Antolatzailea:  Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturarteko Hezkuntza Minorreko irakasle taldea.

Izen emateakigone.palacios@ehu.eus