-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Mugikortasunaren eguna
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/09/22, 10:30
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Mugikortasunaren Europar Astean hartuko du parte, bere hiru campusetan hainbat jarduera antolatuz.
Zehazki, Arabako Campusean, jarduerak irailaren 22an, astelehenaz, egingo dira, 10:30tik 13:30ra, Julio Caro Baroja eta René Cassin kaleen arteko oinezkoen gunean.
Hauek dira programatutako jarduerak:
- Informazio gunea: bizikleten erregistroa, hirian mugitzeko moduak eta campus eta erdigunearen arteko lotura, VGbiziz eta aparkaleku sarea, campusera iristen den garraio publikoaren sarea, garraiorako txartelak...
- Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea. Egunean zehar, hala nahi duten pertsonek Elurreta eraikineko sarreran dagoen bizikletak konpontzeko zutabera hurbildu ahal izango dute bizikleta hartuta, ikuska dezaten. Puntuaren arduradunak ibilgailuaren mantentze lanei eta konponketei buruzko oinarrizko jakintza eskainiko du. Bizikleteroekiko lankidetzan.
- Patinete elektrikoen zirkuitua eta tailerra. Patinete elektrikoetarako zirkuitu bat diseinatuko da, ibilgailu hau unibertsitate komunitateari hurbiltzeko helburuarekin. Horrela, patinete elektrikorik inoiz probatu ez dutenek aukera izango dute modu seguruan egiteko. VPE eta Gasteiz Urban Mobility elkarteekiko lankidetzan.
- Bizilikuagailua. Bizikleta estatiko berezi hau dastatzera animatzen direnek gosari osasuntsu moduan eraman ahal izango dute saria.
- Dirurik gabeko trukerako azoka txikia. Sustatuko daunibertsitate komunitatearen artean mugikortasun eta iraunkortasunari loturiko objektuak eta gailuak trukatzea. Nor bere objektuaren arduraduna izango da eta ezin izango dira objektuak eremuaren barruan utzi, nork berea jaso beharko duelarik jarduera amaitzerakoan.
Jarduera horiek EHUren Arabako Campuseko Ongizate eta Jasangarritasun Zuzendaritzak antolatu ditu.