-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
-
Errenta handienak eta hezkuntza-maila altuenak dituztenen esku daude ibilgailu elektriko gehienak
-
IAZ: Erabaki akademikoetan bidelagun
Muxuak, Darwin!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/02/14
NON: Bakio. NOIZ: 2022ko otsailaren 12a. NORK: Ibon Cancio. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila.
Larunbatean, otsailak 12, Charles Darwinen urtebetetzea ospatu genuen. Izan ere, Nazioarteko Darwin Egun izendatuta dago. Darwinek bere zientzialari fidagarri eta baliagarriaren ospa eta itzala krustazeoen talde berezi baten ikerkuntza entziklopedikotik lortu zituen: zirripedioak. Zirripedioen artean balanoak eta lanpernak (lapasorridxek eta portzebiek, Bakion) aurkitzen ditugu. Hona hemen larunbateko portzebe batzuk, leku berdinean gelditu zirenak (predatzailerik ez!), ezpainak gorri, Darwin bere urtebetetze egunean zoriondu nahirik.
Zoridxonak, Darwin, euskal kostaldetik!
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus