euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako ikasleei diplomak eman zitzaien

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/12

UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2011-2015) hamahirugarren promozioko 41 ikasleei aintzatespen diplomak eta bekak eman zitzaien Carlos Santamaria Zentroan. Gipuzkoako Campuseko errektore Ana Arrieta eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Mariasun Landa idazle eta Literaturaren Didaktikako irakasle laguntzaileak ‘Espacios entre las fronteras de la Ciencia y la Literatura' izeneko hitzaldia eskaini zuen.

 

Argazkia: UPV/EHU